Nortzuk gara

ENSEMBLE ESPACIO SINKRO 1985an sortu zen, Grupo Instrumental “Jesús Guridi” eta Gasteizko Laboratorio de Música Electroacústica” sortu ziren urte berean. Urtetan zehar proiektu berritzaile asko aurkeztu dituzte sorkuntza garaikideko gunetan, bereziki soinua eta irudiaren bateratzeari arreta jarriz, espazio akustikoan nahiz eszenikoan.

Ibilbide emankor baten lekukoa hartuz, 2005ean ESPACIO SINKRO sortu zen, aurrez teknologia berriak eta sorkuntzaren gainean azaldutako jakinmin eta interesa batu zituen proiektu berria. Taldeko partaideek kontzertista bezala duten jardunak, guztiak ganbara talde edo talde sinfonikoetako partaide edo barkalari izaki, taldearen espezializazioa ziurtatzen du. Era berean, esparru artistiko eznerdinetatik etorri eta taldera elkartzen diren partaide berriek, ikuspegi heterogeneoak ematen dizkio taldeari.

ESPACIO SINKROren helburu garrantzitsuenetariko bat, konpositore nahiz interpretatzaileen lana, kontzertu bakoitzerako bereziki prestatua izatea da. Eta bide batez, mende berri baten hasierarekin batera loratzen diren korronte artistiko berriekin konprometitutako musikariek sortu eta interpretatutako gure garaiko musikak eskaintzen duen aniztasunarekin bat egitea. Kontzertuetan soinu elementuak eta elementu bisualak elkartzen dira, ikuslearen konplizitatea eta interakzioa eskatzen duten lanen bidez.