Ensemble Sinkro Gasteizen egoitza duen musika garaikideko talde bat da, eta bere etxea Jesus Guridi Musika Kontserbatorioan du 1985etik. Urte horretan sortu zen eta Juanjo Mena izan zen lehen zuzendaria.

Ensemble Sinkro gaur egungo musika sorkuntzari aplikatutako teknologia berrien arloan espezializatutako taldea da. Honako hauek dira bere ezaugarriak: adierazpide berrien azterketa, teknika instrumental berriekin esperimentatzea, soinuaren manipulazioa elektroakustiken bidez, teknologia berriekin interakzioa eta beste diziplina artistiko batzuekiko fusioa, hala nola dantza, bideoa edo pintura.

Ensemble Sinkro proiektuaren helburu nagusia sortu berri diren musika garaikideko lanak sustatzea eta zabaltzea da. Horretarako, egungo konpositore garrantzitsuenei obrak enkargatzen dizkiegu, kontzertuetan bakarrik estreinatzeko.

2005etik Gasteizko Bernaola Festivaleko talde egoiliarra da, eta bertan bere proiekturik berritzaileenak aurkezten ditu, garrantzi berezia emanez soinuaren eta irudiaren integrazioari, espazio akustikoari eta eszenikoari. Obra instrumentalen, elektroakustikoaren, inprobisazioaren, dantzaren, arte plastikoen, bideoaren eta antzerkiaren nahasketa proposatzen ditu. Era berean, musika-esperimentazioko hainbat eremu jorratzen ditu kultura-guneetan, artistekin eta erakundeekin hartu-emanean arituz eta nazioartean ospe handia duten bakarlariekin eta taldeekin lankidetzan arituz.

Aldi berean, Europan, Amerikan, Asian eta Afrikan egindako kontzertuetan proiektatzen du bere lana, zikloetan eta jaialdietan gauzatua: Milan (Fondazione Scuole Civiche), New York (Stony Brook University), Armherst Massachusetts (Bezanson Recital Hall), Seúl (Auditorio – Asian Composers League), Maroko (Cervantes Institutuak), Berlin (BKA aretoa), Friburgo (E-werk eta Elisabeth Schneider Stiftung aretoak), Madril (Reina Sofia Arte Zentroa Museoa), Bartzelona (L ‘Auditori), Valentzia (Club Diario Levante), Sevilla (C.S.M. Manuel Castillo), Iruñea (Musikaren Hiria), Granada (Kultura Garaikidearen Zentroa), Mallorca (ACA Fundazioa), eta abar.

 

Ensemble Sinkro – DOSSIER